Informazio ekonomikoa

Lan Harremanen Kontseiluko kideen ordainsariak

Kontseilua osatzen duten konfederazioetako eta erakundeetako pertsonek eskubidea dute diru sariak jasotzeko; Kontseiluaren Osoko Bilkurak onartuko ditu diru sari horien zenbatekoak (Lan Harremanen Kontseiluari buruzko otsailaren 23ko 4/2012 Legearen 16.4 artikulua).

  • Kontseiluan parte hartzeko eskubidea duten erakundeek kide titular bat eta ordezko beste bat izendatu beharko dituzte; bestalde, Kontseiluko postu bakoitzerako ordainsaria 33.232,75 €-koa izango da 2024ko ekitaldian. Kontseiluaren Osoko Bilkurak erabakita, diru kopuru hori Kontseiluko kideen erakundeei ordaintzen zaie zuzenean.
  • Bestalde, Osoko Bilkurarekiko bereizitako egitura independente bat ere bada Kontseiluan: Preco Lanbide Arteko Akordioaren batzorde paritarioa. Lanbide Arteko Akordioa kudeatzeko maila goreneko organoa da batzorde hori, eta Akordioaren babespean izapidetzen diren lan gatazkak konpontzeko prozedurak ere kudeatzen ditu. Jarduera horrek eragindako gastuengatiko konpentsazio moduan, Kontseiluko kideei diru kopuru bat ordaintzen zaie eta diru kopuru hori erdibana banatzen da enpresaburuen eta sindikatuetako ordezkaritzen artean (batzordearen osaera paritarioa den aldetik); sindikatuetako ordezkaritzari dagokionez, sindikatu bakoitzak unean-unean duen ordezkaritza kuotaren arabera egiten da banaketa. 2024ko ekitaldian, enpresaburuen eta sindikatuetako ordezkarien artean erdibana banatu beharreko zenbatekoa 717.822,58 €-koa izan da, eta sindikatu bakoitzari dagokion zatia kalkulatzeko, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak sindikatu hauteskundeei buruz egindako ziurtagiria (2023eko irailaren 14an egindakoa) hartu da abiapuntu. Ziurtagiri horretan, honako ehuneko hauek agertzen dira:

 Sindikatu erakundeak (%50) 

  • ELA     (%45,75) 
  • LAB     (%22,18) 
  • CCOO (%20,40) 
  • UGT    (%11,67)

Lan Harremanen Kontseiluko kargu publikoen eta langileen ordainsariak

Kontseiluaren Osoko Bilkurak ezarritako ordainsariak jasotzen ditu Kontseiluko buruak; nolanahi ere, ordainsari horiek, kontzeptu guztiak batuta, ezin izango dira izan Eusko Jaurlaritzako sailburuorde karguarentzat ezarritakoak baino handiagoak. 2023ko ekitaldirako, ordainsariaren urteko zenbatekoa 91.387,97 €-koa da.

Kontseiluaren Osoko Bilkurak ezarritako ordainsariak jasoko ditu Kontseiluko idazkari nagusiak; nolanahi ere, ordainsari horiek, kontzeptu guztiak batuta, ezin izango dira izan Eusko Jaurlaritzako zuzendari karguarentzat ezarritakoak baino handiagoak. 2023ko ekitaldirako, ordainsariaren urteko zenbatekoa 77.928,82 €-koa da.

Preco kudeatzeko hiru lurralde arduradunek 65.707,00€-ko zenbatekoa dute esleituta 2023ko ordainsari gisa (LHKko teknikari baten 27. mailaren baliokidea).

Lan Harremanen Kontseiluko funtzionarioek jasotzen dituzten ordainsariak EAEko Administrazio Orokorreko funtzionarioentzat EAEko Aurrekontuen Legean urtero erabakitzen direnak izango dira.

Ekitaldiko aurrekontua

2025eko ekitaldiko aurrekontua deskargatu (pdf)

Kontuak eta auditoretza txostena

2023ko ekitaldiko kontuak eta auditoretza txostena dakarren dokumentua deskargatu (pdf)

Kontseiluak erabiltzen dituen ondasun higiezinak

Dagozkion eginkizunak betetzeko, Lan Harremanen Kontseiluak hiru lokal ditu: Gasteizen, Donostian eta Bilbon; Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioak erositako lokalak dira, eta jabari publikoari atxikita daude, azaroaren 6ko 2/2007 Legegintzako Dekretu bidez onartutako Euskadiko Ondareari buruzko Legearen Testu Bateginaren 4.2 artikuluan xedatutakoari jarraiki.

  • Gasteizko lokala: Landaberde kalea 35.
    2007ko abenduaren 19an esleitu zitzaion Lan Harremanen Kontseiluari
  • Donostiako lokala: Javier Barkaiztegi kalea 19
    2014ko urriaren 30ean esleitu zitzaion Lan Harremanen Kontseiluari
  • Bilboko lokala (Lan Harremanen Kontseiluaren zerbitzu nagusiak): Urkixo Zumarkalea 2, 3. solairua.
    Lan Harremanen Kontseiluak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioarentzat erosi zuen 1997ko urriaren 28an.