Hizkuntza normalkuntza

Lan Harremanen Kontseiluak, euskararen erabileraren normalizazioari dagokionez, urte askoan bi esparrutan egin du lan:

  1. Kontseiluaren irudi publikoa.
  2. Euskararen ikaskuntza eta bertako langileek dagozkien hizkuntza-eskakizunak egiaztatzea.

Jaurlaritzak ezartzen dituen jarraibideak betetzeko erakundearen diagnostikoa egin zen 2018an, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren irizpideei jarraituz.

Bada, diagnostiko horretan oinarrituta eta VI. Plangintzaldiaren baitan, 2022. urtera arteko Plan Estrategikoa eta urteko Kudeaketa Plana diseinatu eta garatzen hasi zen LHK, Elhuyar Aholkularitzaren laguntza tekniko eta metodologikoarekin.

Plan horren ostean ere, hizkuntza-normalkuntzaren bidean bete-betean sartuta jarraituko du erakundeak, eta horren ispilu da hemen jasoko dena. Izan ere, unean uneko nobedadeei adi egongo gara beti, eta alde horretatik, guri zuzenean eragiten digun azkena zera da, EAEko Administrazio Orokorraren eta hari atxikitako Sektore Publikoaren Hizkuntza Irizpideak onartu izana, Gobernu Kontseiluak 2021eko apirilaren 13an egindako bilkuran.

Euskara plana

Itzulpenak