Hitzarmen aplikagarriaren kontsulta zerbitzurako datu-tratamendua
Datuak Babesteari buruzko oinarrizko informazioa
-
Arduraduna: Lan Harremanen Kontseilua
-
Helburua: Hitzarmen aplikagarriaren kontsultak kudeatzea.
-
Legitimazioa: Tratamendua beharrezkoa da oinarrizko interes publikoa duten arrazoiak tarteko, Europar Batasunaren edo Estatu kideen Zuzenbidean oinarrituta.
-
Hartzaileak: Tratamendu arduradunak; datuak ez zaizkie hirugarrenei emango, legezko betebeharra badago izan ezik.
-
Eskubideak: Datuetan sartzea, datuak zuzendu eta kentzea, eta beste zenbait eskubide baliatzea, postaz edo e-mailez, informazio gehigarrian azaltzen denez.
-
Informazio gehigarria: Eskaerarekin batera doan eranskinean, Datuak Babesteari buruzko informazio gehigarria eta zehatza bildu da.
Eranskina: Datuak Babesteari buruzko informazio gehigarria
Zure datuen tratamenduaren arduraduna
Izaera pertsonaleko datuak babesteari dagokionez indarrean dagoen araudian ezarritakoaren arabera jakinarazten dizugu zure datuak Lan Harremanen Kontseiluaren (hemendik aurrera LHK; helbide soziala: Urkixo zumarkalea 2 – 3. eskuina, 48008 Bilbo, Bizkaia, Espainia) titulartasunpeko tratamendu sisteman bilduko ditugula.
Erabiltzaileak aukera izango du Datuak Babesteko delegatuarekin harremanetan jartzeko bere datu pertsonalen tratamenduarekin zerikusia duten zalantzak argitzeko, aldez aurretik aipatutako helbidera edo dpd@crlv.net helbide elektronikora idatziz Datuak Babesteko delegatuari.
Zure datu pertsonalen tratamenduaren helburua
LHKn lortutako informazioa tratatzen dugu hitzarmen aplikagarriaren kontsultak kudeatzeko, eskaerak jasotzeko, erregistro bakarrean erregistratu eta artxibatzeko, eta tratatzeko jarduerak aintzat hartuz.
Bildutako datu motak
Bildutako eta tratatutako datuak, identifikazio datuak izango dira.
Datuen iturburua
Dokumentu honi dagokion tratamenduan bildutako datuen iturburua interesduna edo haren lege ordezkaria da, haren izenean diharduten pertsona fisiko edo juridikoak aintzat hartuta. Datuak ematen dizkigutenean bermatu egiten digute informazioa emateko prest daudela, informazio hori benetakoa, egiazkoa eta zehatza dela eta eguneratuta dagoela, eta nortasun ordezterik ez dakarrela.
Hala ez bada, eskatzaileak bere gain hartzen du izaera pertsonaleko datuak babesteko araudia ez betetzeagatik LHKri ezar dakiokeen edozein arau-hauste edo isunen gaineko erantzukizuna.
Zure datuen tratamendurako legitimazioa
Zure datuen tratamendurako lege oinarria oinarrizko interes publikoko zerbitzu bat entregatzea da, Lan Harremanen Kontseiluari buruzko otsailaren 23ko 4/2012 Legeak eta hura garatzen duen dekretuak arautzen dutena.
Erregistro bakar bat mantentzeari dagokionez, interes publikoko artxibo xedeetarako egiten da, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legea betez, eta datu pertsonalak babesteko berme egokiak izanik.
Dokumentu honetan deskribatutako xedeetarako datu pertsonalak ematen ez baditu, interesdunak ezin izango du zerbitzuaren prestazioa jaso.
Zure datuak gordetzeko epeak
Aipatutako xedea betetzeko beharrezkoa den denboran gordeko dira datu pertsonalak, LHK-k datu horien tratamendutik eratorritako erantzukizunak eduki arte eta interesdunak datuen ezabaketa eskatzen ez badu.
Ezabaketa eskatzen denean, nolanahi ere, beharrezkoa den denboran blokeatuta egongo dira, tratamendua kasu hauetarako bakarrik mugatuta: bete behar ditugun mota guztietako lege eta kontratu betebeharrak betetzeko eta/edo gure edozein erantzukizun preskribatzeko aurreikusitako lege epeen barruan eta/edo interesdunarekin dugun harremanetik eratorritako erreklamazioak egin edo defendatzeko.
Kontrakoa jakinarazten ez badiguzu ulertuko dugu zure datuak ez direla aldatu, zuk guri edozein aldaketa jakinarazteko konpromisoa hartzen duzula eta datuak aipatutako xedeetarako erabiltzeko baimena eman diguzula.
Zure datuak nori jakinarazteko aukera izango dugun
Lagapenik ez da aintzat hartzen, lege betebehar bat dagoenean izan ezik.
Horrez gain jakinarazten dizugu LHK-k Europar Batasunean kokatutako tratamendu arduradunei azpikontratatu dizkiela tratamenduari eusteko sistemen hostingeko, euskarriko eta mantentzeko zerbitzuak.
Interesdunaren eskubideak
Gainera, datuak babestearen alorreko indarreko araudiak ematen dizkion eskubideak betez, interesdunak bere izaera pertsonaleko datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, tratamendua mugatzeko, ezabatzeko, eramangarritasuneko eta datuen tratamenduaren aurka egiteko eskubideak baliatu ahal izango ditu. Horretarako, bere eskaera idatzi eta sinatuta bidali beharko du gorago adierazitako helbide postalera edo crl-lhk@crlv.net helbide elektronikora, NANaren edo bere nortasuna egiaztatzen duen beste edozein dokumenturekin batera. Interesdunak bere datuak aldatu behar izanez gero, aldez aurretik adierazitako helbideetako baten bitartez jakinarazi beharko du.
Halaber jakinarazten dizugu interesdunak eskumeneko Kontrol Agintaritzara jotzeko aukera izango duela (Euskadin, Datuak Babesteko Euskal Bulegoa) egokitzat jotzen duen erreklamazioa aurkezteko. Interesdunak balia ditzakeen eskubideei buruzko informazioa nahi badu eta eskubideak baliatzeko inprimaki ereduak eskatzeko, Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren webgunea bisitatzeko aukera du: http://www.avpd.es.