EGUNGO PLANTILLA
Lan Harremanen Kontseiluak honako langile hauek ditu: lan-harremanetako bi teknikari, azterlan sozioekonomikoen arduradun bat, administrazio-arloko buru bat, negoziazio kolektiboaren arloko teknikari bat, hizkuntza-normalkuntzako teknikari bat, bost arloko administrari eta laguntzaile orokor bat. Gainera, behin-behineko langile gisa, hiru lurralde-arduradun daude, Precoren prozedurez arduratzen direnak eta negoziazio kolektiboa bultzatzen dutenak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.
2022 URTEKO LAN ESKAINTZA PUBLIKOA
- HAUTAPROBEN DEIALDIA
- Prozesuaren hasiera
- Eskaera
- Aurkezteko epea:
- Bizkaia eta Araba: 2023/01/10 – 2023/02/06 (biak barne)
- Gipuzkoa: 2023/01/10 – 2023/02/07 (biak barne)
- Aurkezteko lekua: Hautaketa-prozesuan parte hartzeko eskabidea aurrez aurre aurkeztuko da Lan Harremanen Kontseiluaren hiru egoitzetako edozeinetan:
- Bilbo: Urkixo zumarkalea 2, 3. solairua. Ordutegia: 8:30etik 14:30era
- Gasteiz: Landaberde kalea 35, behea. Ordutegia: 9:00etatik 12:00etara
- Donostia: Javier Barkaiztegi kalea 19, behea. Ordutegia: 9:00etatik 12:00etara
- Eskabidea Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan adierazitako edozein bulegotan ere aurkeztu ahal izango da.
- Eskabide-eredua
- Aurkezteko epea:
- Onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrendak.
Erreklamazioak aurkezteko epea 10 egun baliodunekoa da, aipatutako zerrendak argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita. - Epaimahai kalifikatzaileak.
- Onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrendak.