Egungo egoera

Negoziazio kolektiboaren gainean egiten den jarraipena da, azken batean, Lan Harremanen Kontseiluaren azterlan nagusia. Jarraipen eta azterketa horren ondotik datoz, hain zuzen, bi hileroko txostenak, sei hileroko txostenak eta urteko txostenak, irakurri nahi dituenarentzako eskura direnak web honetan bertan

Segidan datozen esteka eta orrialdeetan hilero-hilero informazioa emango dugu hitzarmen kolektiboen berritze-prozesuez, eta hitzarmenon eduki nagusiez.

Urtearen hasierako egoera abiapuntutzat hartuta, urtean zehar sinatuz doazen hitzarmen kolektiboak hilero-hilero jasota geratuko dira, ondorengo grafikoan ikusten denez, berde koloreko lerroaren marra zuriaren gainean (sakatu irudian handiago ikusteko).

Bestalde, ondorengo grafikoetan negoziazio kolektiboaren egoeraren berri emango da, sexuaren arabera, lurralde-eremuaren arabera eta eremu funtzionalaren arabera; halaber, informazioa emango da indarrean diren hitzarmen kolektiboetan (ohiko indarraldian) adostutako lan-jardunaldiaren eta soldata-igoeren gainean.

Eraginpeko langileak, sexuaren arabera

Negoziazio kolektiboaren egoera, lurralde-eremuaren arabera

Negoziazio kolektiboaren egoera (enpresakoa eta sektorekoa), eremu funtzionalaren arabera

Indarrean diren hitzarmenetan adostutako lan-jardunaldia

  2024ko urriaren 31n indarrean diren hitzarmenetan adostutako lanaldia
  Enpresa Sektorea Guztira
EAE 1.679 1.714 1.706
EAEn erregistratutakoak 1.676 1.690 1.687
Araba 1.704 1.704 1.704
Bizkaia 1.669 1.687 1.683
Gipuzkoa 1.661 1.694 1.688
Lurralde artekoak 1.710 1.637 1.645
Estatu-mailakoak, EAEn eragina dutenak 1.684 1.767 1.747

 

Indarrean diren hitzarmenetan adostutako soldata-igoera

  2024ko urriaren 31n indarrean diren hitzarmenetan adostutako soldata-igoera
  Enpresa Sektorea Guztira
EAE %3,20 %3,37 %3,34
EAE erregistratutakoak %3,35 %3,57 %3,53
Araba %2,72 %3,83 %3,41
Bizkaia %3,44 %3,17 %3,21
Gipuzkoa %3,88 %4,03 %4,01
Lurralde artekoak %2,31 %2,61 %2,57
Estatu-mailakoak, EAEn eragina dutenak %3,35 %3,57 %3,53