Lege Oharra

Webgunearen titulartasuna

Webgune honen titularra Lan Harremanen Kontseilua da (hemendik aurrera, LHK). Helbide soziala: Urkixo zumarkalea 2, 3. eskuina, 48008 Bilbo, Bizkaia, Espainia.

Jabetza intelektuala eta industria jabetza

LHK da webgunearen diseinuaren eta iturri kodeen jabea, baita hartan ageri diren logo, marka eta gainerako bereizgarrien jabea ere, jabetza intelektualeko eta industria jabetzako eskubideen babesean. Haien erabilera, erreprodukzioa, komunikazio publikoa, eraldaketa edo antzeko beste edozein jarduera guztiz debekatuta dago, LHK-k aldez aurretik baimen argia ematen ez badu.

Cookieei buruzko informazioa

Cookien Politikan kontsulta dezakezu webgune honetan erabilitako cookieei buruzko informazioa.

Datu pertsonalak babesteari buruzko informazioa

Pribatutasun Politikan kontsulta desakezu datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa zehatza.

Zerbitzuetan sartzea

Batzuetan, webgune honetan eskuragarri dauden zerbitzuak eskatzeko edo haietan erregistratzeko inprimakiak bete behar dira, eta litekeena da haietan datu pertsonalak biltzea, eskatutako zerbitzuak emateko beharrezkoak izango direnak. Datu pertsonal horien tratamendua arautuko da webgune honi aplikatzekoa den Pribatutasun Politikan adierazitakoaren arabera.

Zerbitzuetan sartu ahal izateko emandako datuak egiazkoak, zuzenak eta osoak izango dira eta eguneratuta egongo dira, eta erabiltzaileak hartuko du bere gain datuak gezurrezkoak, zehaztugabeak edo osatugabeak izateak edo eguneratuta ez egoteak zuzenean edo zeharka eragin ditzakeen kalte-galeren erantzukizun osoa.

Emandako datuak zehaztugabeak edo osatugabeak badira, horrek gabeziak ekar litzake eskatutako zerbitzuen prestazioan, eta zerbitzu horiek emateko ezintasuna ere eragin lezake.

Zerbitzu bakoitzaren baldintza partikularretan, zerbitzu horretan baja hartzeko jarraitu beharreko prozedura adieraziko da.

Erantzukizunak

Erabiltzaileak hartuko du bere gain webgune hau eta bertan bildutako informazioa behar ez bezala eta legez kanpo erabiltzailearen ondorioz egin ditzakeen arau-hausteen edo hirugarrenei eragin diezazkiekeen kalteen gaineko erantzukizun osoa.

LHK-k ez du bere gain hartzen beste pertsona fisiko edo juridiko batzuen eskutik jaso ondoren webgunean ageri den informazioaren edukiaren, zehaztasunaren eta eguneratzearen gaineko erantzukizuna, ezta esteken zein beste sistema batzuen bitartez lotzen zaion informazioari dagokionez ere.

LHK-k ez du bere gain hartzen, hirugarrenen jabetza izanik atarian sartzeko aukerarik ematen ez duten beste webgune batzuen edota atari horretatik lotuta egon litezkeen webguneen legezkotasunaren gainerako erantzukizuna.

Erabiltzaileek emandako datuak ez dira kasuan kasu adierazitako beste xede batzuetara bideratuko, eta hirugarrenen esku ere ez dira utziko, LHKren Pribatutasun Politikari jarraikiz.

LHK-k eskubidea izango du webgunean aldaketak egiteko aldez aurretik abisatu gabe, edukiak, informazioak eta aplikazioak aldatu eta zabaltzearren.

Webgune hau erabiltzeak erabiltzaile bihurtzen zaitu, eta horrenbestez Lege Abisu honetan bildutako xedapen guzti-guztiak onartu behar dituzu, bete-betean eta salbuespenik gabe, eta beraz, hemen ezarritako baldintzetako edozeinekin ados ez bazaude, ez duzu webgune hau erabili edo baliatu beharko.