Kontseiluak lan harremanetan laguntzeko zerbitzu integral bat eskaintzen du. Horretarako, doako hainbat laguntza zerbitzu jartzen ditu EAEko hitzarmen kolektibo sektorialen negoziazio batzorde eta batzorde paritarioen eskura:
- Kontseiluak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan dituen lokalen erabilera.
- Administrazio laguntza
- Kontseilua batzordearen egoitza gisa erabiltzeko aukera.
- Korrespondentzia, deialdiak eta abar kudeatzea.
- Aktak transkribatzea.
- Dokumentuak artxibatzea.
- Kudeatzeko informatika aplikazioa erabiltzea.
- Batzordeak eskatzen dituen beste administrazio laguntza batzuk.
- Laguntza teknikoa
- Bileren aktak egin eta kudeatzea.
- Batzordea aztergai duen arloan edo barne funtzionamenduan aholkatzea.
- Batzordearen barruan elkarrizketa bultzatzea.
- Hitzarmen kolektiboak erregistratzea eta akordioak gordailutzea
- Batzordeak eskatzen dituen beste laguntza tekniko batzuk.