Informazio ekonomikoa

Kontseiluko kideen ordainsariak

Kontseilua osatzen duten konfederazioetako eta erakundeetako pertsonek eskubidea dute diru sariak jasotzeko; Kontseiluaren Osoko Bilkurak onartuko ditu diru sari horien zenbatekoak (Lan Harremanen Kontseiluari buruzko 4/2012 Legearen 16.4 artikulua).

  • Kontseiluan parte hartzeko eskubidea duten erakundeek kide titular bat eta ordezko beste bat izendatu beharko dituzte; bestalde, Kontseiluko postu bakoitzerako esleitutako ordainsaria 28.265,43 € izango da 2017ko ekitaldian. Kontseiluaren Osoko Bilkurak erabakita, diru kopuru hori Kontseiluko kideen erakundeei ordaintzen zaie zuzenean.
  • • Bestalde, Osoko Bilkurarekiko bereizitako egitura independente bat ere bada Kontseiluan: Preco lanbide arteko akordioaren batzorde paritarioa. Lanbide arteko akordioa kudeatzeko maila goreneko organoa da batzorde hori, eta akordioaren babespean izapidetzen diren lan gatazkak konpontzeko prozedurak ere kudeatzen ditu. Jarduera horrek eragindako gastuengatiko konpentsazio moduan, Kontseiluko kideei diru kopuru bat ordaintzen zaie eta diru kopuru hori erdibana banatzen da enpresaburuen eta sindikatuetako ordezkaritzen artean (batzordearen osaera paritarioa den aldetik); sindikatuetako ordezkaritzari dagokionez, sindikatu bakoitzak unean-unean duen ordezkaritza kuotaren arabera egiten da banaketa. 2017ko ekitaldian, enpresaburuen eta sindikatuetako ordezkarien artean erdibana banatu beharreko zenbatekoa 604.496 € izan da, eta sindikatu bakoitzari dagokion zatia kalkulatzeko, Enplegu Sailak sindikatu hauteskundeei buruz egindako ziurtagiria (2016ko apirilaren 30ean egindakoa) hartu da abiapuntu. Ziurtagiri horretan, honako ehuneko hauek agertzen dira:

    Sindikatu erakundeak (%50)

    ELA     (%45,14)
    LAB     (%21,37)
     CCOO (%21,24)
    UGT    (%12,25)

Kontseiluko goi kargudunen eta langileen ordainsariak

Kontseiluaren Osoko Bilkurak ezarritako ordainsariak jasotzen ditu Kontseiluko buruak; nolanahi ere, ordainsari horiek, kontzeptu guztiak batuta, ezin izango dira izan Eusko Jaurlaritzako sailburuorde karguarentzat ezarritakoak baino handiagoak. 2017ko ekitaldirako, ordainsariaren urteko zenbatekoa 80.255,25 € da.

Kontseiluaren Osoko Bilkurak ezarritako ordainsariak jasoko ditu Kontseiluko idazkari nagusiak; nolanahi ere, ordainsari horiek, kontzeptu guztiak batuta, ezin izango dira izan Eusko Jaurlaritzako zuzendari karguarentzat ezarritakoak baino handiagoak. 2017ko ekitaldirako, ordainsariaren urteko zenbatekoa 68.435,48 € da.

Preco kudeatzeko hiru lurralde arduradunek 57.701,24 €-ko zenbatekoa dute esleituta 2017ko ordainsari gisa (LHK-ko teknikari baten 27. mailaren baliokidea).

Lan Harremanen Kontseiluko funtzionarioek jasotzen dituzten ordainsariak EAEko Administrazio Orokorreko funtzionarioentzat Aurrekontuen Legean urtero erabakitzen direnak izango dira.

Ekitaldiko aurrekontua

2017 ekitaldiko aurrekontua deskargatu (pdf)

Kontuak eta auditoretza txostena

Kontuak eta auditoretza txostena dakarren dokumentua deskargatu (pdf)

Kontseiluak erabiltzen dituen ondasun higiezinak

Dagozkion eginkizunak betetzeko, Lan Harremanen Kontseiluak hiru lokal ditu: Gasteizen, Donostian eta Bilbon; Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioak erositako lokalak dira, eta jabari publikoari atxikita daude, azaroaren 6ko 2/2007 Legegintzako Dekretu bidez onartutako Euskadiko Ondareari buruzko Legearen Testu Bateginaren 4.2 artikuluan xedatutakoari jarraiki.

  • Gasteizko lokala: Landaberde kalea, 35 2007ko abenduaren 19an esleitu zitzaion Lan Harremanen Kontseiluari
  • Donostiako lokala: Javier Barkaiztegi kalea, 19 2014ko urriaren 30ean esleitu zitzaion Lan Harremanen Kontseiluari
  • Bilboko lokala (Lan Harremanen Kontseiluaren zerbitzu nagusiak): Urkixo Zumarkalea, 2, hirugarren solairua Lan Harremanen Kontseiluak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioarentzat erosi zuen 1997ko urriaren 28an.

Ekitaldiko kontratu txikien zerrenda

 

Kontratu mota Xedea ZenbatekoaEsleipenduna
Hornidura Bilboko egoitzan kableak eta sare lotuneak ordeztea 12.745 € Game Telecomunicaciones
Zerbitzuak Datuak babesteko araudi berriaren egokitzapena 11.900 € ITS
Zerbitzuak Sarrerako obren proiektua idaztea 2.617 € G. Agudo Portell
Zerbitzuak Arabako egoitzako garbiketa 10.972 €
Eulen
Zerbitzuak Gipuzkoako egoitzako garbiketa 11.569 € Comercial Limpiezas Villar
Zerbitzuak Pertsonalaren eta goi karguen aseguruak 9.321 € Generali Seguros
Zerbitzu k. Hosting 7.116 € Ávalon
Zerbitzu k. Lan kontratuei buruzko datu baseak ustiatzeko estatistika laguntza 7.780 € Ikertalde
Zerbitzu k. Negoziazio kolektiboaren egiturari buruzko azterlana egiteko laguntza lanak 14.950 € Ikertalde
More in this category: « Memoriak Laguntza zerbitzuak »
back to top