Lan Harremanen Kontseiluaren Osoko Bilkurak ezohiko bilera egin zuen 2019ko ekainaren 13an, ondorengo gaiak aztertzeko:
- Lan Harremanen Kontseiluaren Osoko Bilkura formalki eratzea.
- Kideak hautatzea eta izendatzea Lan harremanen Kontseiluko batzorde iraunkorretarako: Prestamenekoa eta Txostenen gainekoa.
- Kontseiluaren 2018ko behin-behineko kontuak onartzea.
- 2018ko Txosten Soziolaborala onartzea.
- Lanpostuen zerrenda egokitzeko plana.
- Kontseiluan egingo den Euskararen Normalizazio Planari buruzko informazioa.
- Prestakuntza-planari buruzko informazioa.