Lan Harremanen Kontseiluaren Osoko Bilkurak ohiko bilera egin zuen 2019ko otsailaren 18an, ondorengo gaiak aztertzeko:
- Osoko Bilkuraren aurreko bileraren akta onartzea (2018ko urriaren 31koa).
- LHK-ko kideak berritzea.
- 2018ko ekitaldiko behin-behineko likidazioari buruzko informazioa.
- Beste gai batzuk:
- LHK-ko euskararen erabilera-plan estrategikoari buruzko informazioa.
- ITS, S.L. enpresan datu pertsonalen babeserako delegatuaren lana kanpora ateratzeko erabakiari buruzko informazioa.