OSASUNEKO ALARMA-EGOERAREN LUZAPENA

Osasuneko alarma-egoera luzatu dela eta, jakinarazten dizuegu bere horretan jarraituko dutela martxoaren 16an hartutako neurriek; beraz, neurriok indarrean izango dira gaur, martxoak 30, hasi eta hurrengo hamabost egunetan.

Beraz, LHKren jarduera egunotan hauxe izango da:

Itxita egongo dira gaur, martxoak 30, hasi eta apirilaren 14ra arte, eta osasuneko alarma-egoera deklaratzen den bitartean, Kontseiluaren Arabako eta Gipuzkoako lurralde-egoitzak.

Salbuespen gisa, Bizkaiko lurralde-egoitza irekita egongo da, informazioa emateko eta, hala badagokio, salbuespenezko egoerak ebazteko. Bizkaiko egoitza 09:30etik 13:30era egongo da zabalik.

Arabatik eta Gipuzkoatik datozen kontsultei telefonoz erantzungo zaie 944792100 zenbakian, bide telematikoa erabiliz, eta, bestela, Kontseiluaren webgunean: www.crl-lhk.eus.

-Modu orokorrean, Kontseiluko erakunde eta erabiltzaile guztiei eskatzen zaie, ahal dela, bide telematikoa, telefono bidezko bidea edo gure web-orria erabil ditzatela premiazkotzat jotzen duten edozein kontsulta edo izapide egiteko. Hori guztia zertarako eta koronabirusa hedatzen lagun dezakeen kontaktu fisikoa ahal den neurrian saihesteko.

-Era berean, eta PRECO-prozeduren eskaerak erregistratzeari kalterik egin gabe, haiei lotutako akzio judizialak egikaritzeko legezko epeak eteteko, ez da bilerarik edo topaketarik egingo gaur, martxoak 30, hasi eta hamabost eguneko epean.

Gaur, martxoaren 30etik aurrera, Kontseiluak bertan behera utziko ditu hurrengo hamabost egunetarako deitutako bilera guztiak, bai PRECO Lanbide Arteko Akordioaren prozedurei dagokienez, bai negoziazio-batzordeei edo hitzarmeneko batzorde paritarioei dagokienez.

Apirilaren 14tik aurrera, ikusteke dago zein den gertaeren bilakaera, eta ikusteke dago, bereziki, osasuneko alarma-egoera mantendu ala kentzen den; horren arabera, irizpide horiek berrikusiko dira.

Eskerrik asko zuen laguntzagatik.

Adeitasunez,

Tomás Arrieta Heras LHK-ko Presidentea