LAN HARREMANEN KONTSEILUAREN EGOITZETAKO AURREZ AURREKO BILERETARA JOATEN DIREN PERTSONENTZAKO BABES SANITARIOKO NEURRIEN PROTOKOLOA
Jarraibide hauen helburua zera da, Lan Harremanen Kontseiluaren instalazioetara bertako langile gisa edo aurrez aurreko bileretan parte hartzeko sartzen diren pertsona guztien segurtasuna bermatzea, haien osasuna babesteko eta kutsatzeak saihesteko.
Ezin dira instalazio horietara sartu Covid-19arekin lotuta egon daitezkeen sintomak dituzten pertsonak.
Era berean, ez dute instalazio horietara joan behar Covid-19ak erasandako pertsona batekin, pertsonen arteko distantzia gomendatua gorde gabe, kontaktu estuan edo espazio partekatuan egon diren pertsonek. Halaber, lehen etapa honetan, gomendatzen da Lan Harremanen Kontseilura ez joatea aurretik gaixotasun medikoak (hipertentsio arteriala, gaixotasun kardiobaskularrak, diabetesa, biriketako gaixotasun kronikoak) dituzten pertsonak eta 60 urte baino gehiago dituztenak.
Lan Harremanen Kontseiluaren edozein egoitzatan sartzean, kontaktu fisikoarekin agurtzea saihestu beharko da, eta eskuak higienizatu beharko dira egoitza horien sarreran eskura izango duten gel hidroalkoholikoarekin.
Lehenengo fase honetan, komeni da maskara erabiltzea eremu komunetan. Eskularruak derrigorrezkoak izango dira konketak eta ur-zerbitzua erabiltzeko, bai eta aktak edo bestelako dokumentuak sinatzeko ere, nahiz eta sarreran gelarekin garbitu. Lan Harremanen Kontseiluak bere esku jarriko ditu elementu horiek.
Lan Harremanen Kontseiluaren instalazioen barruan, bi metro inguruko pertsonen arteko gutxieneko distantzia gorde beharko da une oro.
Bileren hasieran boligrafoak eskainiko dira, norberak bakarrik erabiltzeko. Aktak sinatu behar izanez gero, parte-hartzaileek eskularruak jarriko dituzte edo gel hidroalkoholikoarekin garbituko dira; eskularruak eta gela egoitza bakoitzean eskuragarri izango dituzte.
Lan Harremanen Kontseiluaren egoitzetatik irtetean, erabilitako elementuak gordetzeko paperontziak egongo dira eskuragarri.
R. Borja de la Sota Galdiz
Idazkari nagusia