Lan Harremanen Kontseiluaren Osoko Bilkurak ezohiko bilera egin zuen 2021eko abenduaren 21ean, ondorengo gaiak aztertzeko:
- Lan Harremanen Kontseiluaren Osoko Bilkura formalki eratzea, bertako kideak berritzeko prozesua amaituta.
- Kideak hautatzea eta izendatzea Lan Harremanen Kontseiluko batzorde iraunkorretarako: Prestakuntzakoa eta Txostenena.
- Bizkaiko Industria Siderometalurgikoaren Hitzarmen Kolektiboaren Berdintasun Batzordearen eskaera: sektorearen baitako berdintasun-diagnostikoa egiteko laguntza.
- Beste gai batzuk.