EAE-n ABEEE baten eragina jasandako langileen analisia (2020ko martxoa-iraila)

Txosten honen helburua da aldi baterako enplegu-erregulazioko espediente baten eragina jasandako langileen lehen analisi bat egitea, alarma-egoera deklaratu zenetik 2020ko iraila amaitu arte Covid-19 koronabirusa agertu izanak eragindako krisiaren ondorioz.

Azterlana egiteko, Lanbidek emandako fitxategi bat ustiatu da. Izan ere, fitxategi horretan daude, aldi horretan, enplegu-erregulazioko espediente batean egoteagatik langabezia-prestazioa jaso duten pertsonen datu anonimizatuak.

Ikusi txostena