2025. urtea langileen % 63,8k hitzarmenak eguneratuta zituztela itxi zen. Ekitaldia ere iraungita zeuden hitzarmenak zituzten pertsonen kopuru txikienarekin itxi zen (% 4,5). 2026. urtean ere, aurreko ekitaldietan bezala, akordioaren bideari eutsi zaio.
Datu horiek Emilia Málaga Pérez Lan Harremanen Kontseiluko (LHK) presidenteak eman ditu jakitera gaur goizean Bilbon, hain zuzen ere “Egoera Ekonomikoa eta Lan Harremanak EAEn 2025ean” txostenaren aurkezpenean eta 2026ko lehen bost hilabeteetako datuen aurrerapenean.
2025eko Egoera Soziolaboralaren Txostena

