EUSKARALDIA 2020. MARTXAN GAUDE

Heldu da eguna. Izan ere, gaurtik martxan da 2020ko EUSKARALDIA; martxan da, abenduaren 4a bitartean, euskararen erabileraren aldeko ariketa kolektiboa. Eta Lan Harremanen Kontseilua, azaroaren 19ko aurkezpen-ekitaldiaren ondoren, guztiz prest dago erronkari heltzeko.

Kontseilu osoa barne-arigune bat izango da, izan ere, hamabost egunetan behintzat, Bilbo, Gasteiz eta Donostiako egoitzak euskaraz lasai aritzeko guneak izango dira, eta erakundeko arduradun eta langile guztien inplikazioari esker izango da horrela.

Izan ahobizi, izan belarriprest, denok argi dugu zein den gure eginbeharra, eta ilusioz ekiten diogu erronkari. Garrantzitsuena, tinko eustea, eta neurri batean edo bestean, euskarari dagokion babesa ematea.

Abenduaren 4an behar bezalako amaiera emango diogu ekimenari. Gogoeta partekatua egingo dugu, eta amaitzeko, denontzako opari moduan, luxuzko gonbidatua izango dugu Bilboko egoitzan: Andoni Egaña, Zarauzko bertsolari eta idazlea.

Beraz, Lan Harremanen Kontseiluan ere: GEHIAGO, GEHIAGOREKIN eta GEHIAGOTAN.

back to top