Lan Harremanen Kontseiluak honako langile hauek ditu: lan-harremanetako bi teknikari, azterlan sozioekonomikoen arduradun bat, administrazio-arloko buru bat, negoziazio kolektiboaren arloko teknikari bat, hizkuntza-normalkuntzako teknikari bat, bost arloko administrari eta laguntzaile orokor bat. Gainera, behin-behineko langile gisa, hiru lurralde-arduradun daude, Precoren prozedurez arduratzen direnak eta negoziazio kolektiboa bultzatzen dutenak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.
Goi kargudunak
Lan Harremanen Kontseiluko burua

Tomás Arrieta Heras Bilbao 1958 Presidente del Consejo de Relaciones Laborales
Prestakuntza
- Zuzenbidean lizentziaduna Deustuko Unibertsitatean, espezialitate juridiko/ekonomikoan
Esperientzia
- Lan Harremanen Kontseiluko burua (2008)
- Lan Harremanetako irakaslea Deustuko Unibertsitateko Ekonomia eta Enpresa Zientzietako Fakultatean
- Deusto Business Schooleko irakasle laguntzailea
- Lan Harremanen Kontseiluko idazkari nagusia (2002)
- Gizarte Segurantzako Administrazioko letraduna
Lan Harremanen Kontseiluko idazkari nagusia

Yolanda Zarandona Gutiérrez Bilbao 1966 Lan Harremanen Kontseiluko idazkari nagusia
Prestakuntza
- Zuzenbideko lizentziaduna, Deustuko Unibertsitatean
- Ogasun eta Finantza Publikoetako Unibertsitate Diploma, Euskal Herriko Unibertsitatean
- Ogasun eta Finantza Publikoetako Unibertsitate Masterra: Fiskalitatea, Euskal Herriko Unibertsitatean
- Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak emandako 3. hizkuntza-eskakizuna
- Bilboko Hizkuntza Eskola Ofizialeko Euskararen Gaitasun Agiria
- Gasteizko Hizkuntza Eskolako ingeleseko B1 maila
Esperientzia
- Lan Harremanen Kontseiluko idazkari nagusia 2021
- Lan-harremanetako teknikaria Lan Harremanen Kontseiluan
- Bizkaiko Precoren kudeaketarako lurralde-arduraduna, Lan Harremanen Kontseiluan
- Karrerako funtzionarioa Goi Mailako Teknikarien Kidegoan/Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Zuzenbidean lizentziaduna