Laguntza zerbitzuak

Kontseiluak lan harremanetan laguntzeko zerbitzu integral bat eskaintzen du. Horretarako, doako hainbat laguntza zerbitzu jartzen ditu EAEko hitzarmen kolektibo sektorialen negoziazio batzorde eta batzorde paritarioen eskura:

  1. Kontseiluak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan dituen lokalen erabilera.
  2. Administrazio laguntza
    1. Kontseilua batzordearen egoitza gisa erabiltzeko aukera.
    2. Korrespondentzia, deialdiak eta abar kudeatzea.
    3. Aktak transkribatzea.
    4. Dokumentuak artxibatzea.
    5. Kudeatzeko informatika aplikazioa erabiltzea.
    6. Batzordeak eskatzen dituen beste administrazio laguntza batzuk.
  3. Laguntza teknikoa:
    1. Bileren aktak egin eta kudeatzea.
    2. Batzordea aztergai duen arloan edo barne funtzionamenduan aholkatzea.
    3. Batzordearen barruan elkarrizketa bultzatzea.
    4. Hitzarmen kolektiboak erregistratzea eta akordioak gordailutzea
    5. Batzordeak eskatzen dituen beste laguntza tekniko batzuk.  
More in this category: « Informazio ekonomikoa Akordioa »
back to top