Pribatutasun eta Informazioaren Segurtasun politika


Informazioaren Segurtasun politika.

Jaitsi dokumentua: Informazioaren Segurtasun Politika


Pribatutasun politika.

Lan Harremanen Kontseiluaren pribatutasun politikak bete egiten ditu izaera pertsonaleko datuak babestearen alorrean indarrean dauden legeak.

Datuen tratamenduaren arduraduna

Interesdunaren eskutik zuzenean jaso daitezkeen izaera pertsonaleko datuak konfidentzialtasunez tratatuko ditugu, eta Lan Harremanen Kontseiluaren (hemendik aurrera LHK; helbide soziala: Urkixo zumarkalea 2 – 3. eskuina, 48008 Bilbo, Bizkaia, Espainia) titulartasunpeko tratamendu jardueran bilduko ditugu.

Erabiltzaileak aukera izango du Datuak Babesteko delegatuarekin harremanetan jartzeko bere datu pertsonalen tratamenduarekin zerikusia duten zalantzak argitzeko, aldez aurretik aipatutako helbidera edo Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla. helbide elektronikora idatziz Datuak Babesteko delegatuari.

Zure datu pertsonalen tratamenduaren helburua

LHKren edo haren webgunean bildutako inprimakien bidez edota LHKren eskutik abiarazi daitezkeen administrazio prozeduretan emandako datuak soil-soilik tratatuko dira inprimaki edo administrazio prozedura bakoitzean aurreikusitako xedeetarako eta Erakundearen informazio sistemetan integratzeko.

Datuen tratamenduaren helburua LHK-k egiten duen tratamendu jarduera bakoitzari dagokio, eta jarduera guztiak erregistratuta daude tratamendu jardueren erregistroan, honako lotura honetan.

Horrez gain, gure webgunea bisitatzen duzunean, zure nabigatzaileak datuak gure zerbitzarira bidaltzen ditu automatikoki, gure zerbitzuak optimizatzeko eta zure erabiltzaile esperientzia hobetzeko. Informazio gehiago nahi baduzu, ikusi Cookieen Politika.

Bildutako datu motak

Datu pertsonalak webgune honetan bildutako inprimaki fisiko eta digitalen bitartez bildu ahal izango dira, mezu elektronikoen bitartez, edota automatikoki, cookieen bitartez,gure webgunea bisitatzean.

Inprimaki eta mezu elektronikoen bitartez bildutako datu motak zehaztuta daude tratamendu jardueren erregistroan, honako lotura honetan. Horrez gain, webgunearen bitartez aukera izango da erabiltzailearen IP helbideari, bisitaldiaren eguna eta orduari, jatorriko webgunearen URLari, gure webgunean ikusitako orriei edo erabilitako nabigatzaileari buruzko datuak eta informazioa biltzeko. Informazio gehiago nahi duenak cookieen politika ikus dezake.

Datuen iturburua

Dokumentu honi dagokion tratamenduan bildutako datuek honako iturburu hauek izango dituzte: interesduna edo haren lege ordezkaria, haren izenean diharduten pertsona juridiko edo fisikoak aintzat hartuz; erakunde pribatuak, baldin eta zuk, aldez aurretik eta espresuki, zure datuak erabiltzeko eta guri jakinarazteko baimena eman badiezu; Administrazio Publikoak; eta jendearen eskura dauden iturriak (aldizkari ofizialak; erakunde pribatu, administrazio eta erakunde publikoetako webgune ofizialak; etab.).

Datuak ematen dizkigutenean bermatu egiten digute informazioa emateko prest daudela, informazio hori benetakoa, egiazkoa eta zehatza dela eta eguneratuta dagoela, eta nortasun ordezterik ez dakarrela.

Hala ez bada, eskatzaileak bere gain hartzen du izaera pertsonaleko datuak babesteko araudia ez betetzeagatik LHKri ezar dakiokeen edozein arau-hauste edo isunen gaineko erantzukizuna.

Zure datuen tratamendurako legitimazioa

Erabiltzaileen datuen tratamendua egiten da LHKri dagozkion legezko betebeharrak betetzeko, interes publikoaren alde egindako eginkizun bat betetzeko, funtsezko interesak babesteko eta kontratu bat betearazteko, eta/edo oinarrituta egon daiteke, halaber, interesdunek, aldez aurretik eta baiezko ekintza argi baten bitartez, eman beharko duten baimenean.

LHK-k tratamendu jardueren erregistroan aurrera daraman tratamendu jarduera bakoitzerako lege oinarria kontsulta dezakezu.

Zure datuak gordetzeko epeak

Datu bilketaren xedea betetzeko eta xede horretatik erator litezkeen erantzukizunak zehazteko behar den denboran gordeko dira datu pertsonalak, baita artxiboen eta dokumentazioaren araudian ezarritako aldietan ere.

Zure datuak nori jakinarazteko aukera izango dugun

Ematen dizkiguzun datuak hirugarrenei jakinarazteko aukera izango da, bi alderdien legezko eginkizunekin harreman zuzena duten xedeak betetzeko, baita, legea betez, datuak nahitaez jakinarazi behar zaizkien erakundeei ere.

Horrez gain jakinarazten dizugu LHK-k Europar Batasunean kokatutako tratamendu arduradunei azpikontratatu dizkiela datu pertsonalen tratamenduari eusteko sistemen hostingeko, euskarriko eta mantentzeko zerbitzuak.

EBtik kanpo kokatutako enpresek datu pertsonaletan nolabait sartzeko aukera badute zerbitzu gehigarriren bat eman behar dutelako, hautaketa egin baino lehen ziurtatu beharko dugu datuak babestearen alorreko Europako betekizunak mantentzeko behar adinako bermeak ezarri direla.

Segurtasun neurriak

LHK-k beharrezkoak diren neurri teknikoak eta antolamendu neurriak hartu beharko ditu, izaera pertsonaleko datuen segurtasuna ziurtatzeko eta aldaketarik egitea eta galtzea saihesteko, edo baimenik gabeko inork eskura ez ditzan, betiere honako hauek kontuan izanik: teknologiaren egoera, biltegiratutako datuen nondik norakoa eta datu horiek izan ditzaketen arriskuak, giza ekintzaren edo ingurumen fisiko edo naturalaren ondoriozko arriskuak, hain zuzen ere.

Interesdunaren eskubideak

Gainera, datuak babestearen alorreko indarreko araudiak ematen dizkion eskubideak betez, interesdunak bere izaera pertsonaleko datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, tratamendua mugatzeko, ezabatzeko, eramangarritasuneko eta datuen tratamenduaren aurka egiteko eskubideak baliatu ahal izango dituzu. Horretarako, bere eskaera idatzi eta sinatuta bidali beharko duzu gorago adierazitako helbide postalera edo Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla. helbide elektronikora, NANaren edo bere nortasuna egiaztatzen duen beste edozein dokumenturekin batera. Bere datuak aldatu behar izanez gero, aldez aurretik adierazitako helbideetako baten bitartez jakinarazi beharko du.

Halaber jakinarazten dugu interesdunak eskumeneko Kontrol Agintaritzara jotzeko aukera izango duela (Euskadin, Datuak Babesteko Euskal Bulegoa) egokitzat jotzen duen erreklamazioa aurkezteko. Interesdunak balia ditzakeen eskubideei buruzko informazioa nahi badu eta eskubideak baliatzeko inprimaki ereduak eskatzeko, Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren webgunea bisitatzeko aukera du: http://www.avpd.es.

back to top