Zer da Preco?

Lan gatazkak konpontzeko zerbitzua

El Preco zerbitzua Lan Harremanen Kontseiluaren zerbitzu publiko, doako eta borondatezko bat da, eta Euskal Autonomia Erkidegoko lan gatazka kolektiboak gizarte eragileen arteko adostasunaren bidez konpontzea du helburu. Hiru prozedura mota eskaintzen ditu:

    • Adiskidetzea (alderdiak berak saiatzen dira konpontzen, eurek izendatu duten adiskidetzailearen laguntzarekin).
    • Bitartekaritza (bitartekariak gatazka konpontzeko proposamen bat egiten du idatziz, eta alderdiek onartu edo baztertu egin dezakete).
    • Arbitrajea (eurek izendatu duten eta laudo lotesle bat ematen duen arbitroaren irizpidepean jartzen dira alderdiak).

Zein egoeratan erabil daiteke?

Preco zerbitzua eta haren prozedurak honako kasu hauetan erabil daitezke:

      • Sektore pribatuko zein sektore publikoko enpresetan sortutako mota orotako gatazka kolektiboetan.
      • Kontsultaldietako desadostasunetan (lan baldintzen aldaketa, mugikortasun geografikoa, enplegu erregulazioa eta abar).
      • Afiliazio sindikala egiaztatzeko prozesuetan..
      • Beste gatazka batzuetan, baita indibidualetan ere, dagokion hitzarmen kolektiboak hori xedatzen duenean.

Nola garatzen da prozedura?

    1. Eskabide inprimaki normalizatua Lan Harremanen Kontseiluaren edozein egoitzatan aurkezten da. Inprimaki hori webgune honetan bertan ere lor daiteke.
    2. Zerbitzuko arduradunak koordinatutako hasierako bilera bat egiten da, alderdiak akordio batera irits daitezkeen ikusteko.
    3. Hasierako bileran akordiorik lortzen ez bada, aukeratzen duten prozeduran (adiskidetzea, bitartekaritza edo arbitrajea) esku hartuko duen pertsona izenda dezakete alderdiek elkarren arteko adostasunez.
    4. Adiskidetze prozeduretan lortzen diren akordioek, onartutako bitartekaritza proposamenek eta arbitroaren laudoek hitzarmen kolektibo baten ondorio berak dituzte.

Hitzarmen baten interpretazioari lotutako gatazketan, aldez aurreko baldintza bat bete behar da, hau da, gatazka hitzarmenaren batzorde paritarioak aztertu behar du lehenik. Prozedura horien bidez akordiorik lortzen ez bada, alderdiek auzibidera jo dezakete. Euskal Autonomia Erkidegoan, Preco da bide bakarra gatazka kolektiboen kasuan auzibidera jo aurretik legezko adiskidetze eskakizuna betetzeko.

Prozeduretan jarduten duten profesionalak

ARABA

Adiskidetzea/Bitartekaritza

  • Arregui Erbina, Pablo
  • Lorenzo Menchaca, Mª Ángeles
  • Martínez Fernández, Mª Blanca
  • Martínez de Lagrán Moraza, Alfonso
  • Portillo Yabar, Eduardo
  • Prada Bilbao, Sergio
  • Zulaica Balduz, Miguel Angel

Arbitrajea

  • Busto López de Abechuco, Santiago
  • Sáenz Tabueña, Ildefonso

BIZKAIA

Adiskidetzea/Bitartekaritza

  • Alcorta Calleja, Rafael
  • Ausín Guadilla, Marcelo
  • Bicarregui Garay, Javier
  • Bustamante García, Itxaso
  • Córdoba Ayarza, Alejandro
  • Elortegui Bengoechea, Izaskun
  • Llona Fernández, Nahia
  • López Carrascal, Jesús
  • Méndez García, Ana
  • Olarte Gómez, Juan Carlos
  • Otaola Urieta, Félix
  • Toña Guenaga, Ángel
  • Varas Santamarina, José Ignacio

Arbitrajea

    • González Prieto, Victor Juan
    • Orbea López, Jesús Ignacio
    • Salinero Feijoo, José Manuel

GIPUZKOA

Adiskidetzea/Bitartekaritza

  • Acedo Nabal, Víctor
  • Baztarrika Galparsoro, Miren Gurutze
  • Calisalvo Durán, Carlos
  • Calvo Eguizabal, Julio
  • Etxebeste Mendarte, Mercedes
  • Merino Sierra, Carmelo
  • Muro Vidaurre, José María
  • Nieto Arizmendiarrieta, Eduardo
  • Palacio de Ugarte, Gonzalo
  • Pérez Osuna, Susana
  • Prior García, Iker Ramón
  • Sendón Aranzamendi, Manuel

Arbitrajea

  • Hernáez Manrique, Francisco Javier
  • Múgica Iraola, Antonio
back to top