Normaltasun berria

Ekainaren 19an Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen 14/2020 DEKRETUA, ekainaren 18koa, Lehendakariarena, zeinaren bidez deklaratzen baita deseskaladarako planaren 3. fasea gainditu dela. Horrenbestez, indargabetuta geratuko dira alarma-egoeraren esparruan hartutako neurriak, eta 2020ko ekainaren 19ko 00:00etan hasiko da «normaltasun berria», baina horrek ez du esan nahi kontuz ibiltzeko eta osasun-gomendioak betetzeko beharra desagertu denik.

Beraz, egun horretatik aurrera, oro har, gure langileek udako ordutegian eta egiten duten aurrez aurreko jarduerari berriro ekiteko moduan gaude. Bada, gure egoitzak jendearentzat zabalik egongo dira, 9:00etatik 13:30era, astelehenetik ostiralera.

Hala ere, erakunde eta erabiltzaile guztiei eskatzen zaie, ahal dela, bide telematikoa, telefono bidezko bidea edo gure web-orria erabil ditzatela edozein kontsulta edo izapide egiteko. Bertaratuz gero, maskara erabiltzea gomendatzen da.

Era berean, Preco Lanbide Arteko Akordioaren prozedurak, hala nola negoziazio-batzordeak edo hitzarmeneko batzorde paritarioak, normaltasunez hartuko dira kontuan, eta egindako eskaeren arabera deituko dira bilerak, nahiz eta telematikoki egitea lehenetsiko den. Bilerak aurrez aurrekoak badira, kontuan hartu behar da aretoen edukiera murriztu egiten dela pertsonen arteko metro eta erdiko gutxieneko distantzia mantentzeagatik.

Eskerrik asko zuen laguntzagatik.

R. Borja de la Sota Galdiz

back to top