OSASUNEKO ALARMA-EGOERAREN LUZAPENA

Osasuneko alarma-egoera luzatu dela eta, jakinarazten dizuegu bere horretan jarraituko dutela martxoaren 16an hartutako neurriek; beraz, neurriok indarrean izango dira gaur, martxoak 30, hasi eta hurrengo hamabost egunetan.

Beraz, LHKren jarduera egunotan hauxe izango da:

-Itxita egongo dira gaur, martxoak 30, hasi eta apirilaren 14ra arte, eta osasuneko alarma-egoera deklaratzen den bitartean, Kontseiluaren Arabako eta Gipuzkoako lurralde-egoitzak.

-Salbuespen gisa, Bizkaiko lurralde-egoitza irekita egongo da, informazioa emateko eta, hala badagokio, salbuespenezko egoerak ebazteko; Bizkaiko egoitza 09:30etik 13:30era egongo da zabalik.

-Arabatik eta Gipuzkoatik datozen kontsultei telefonoz erantzungo zaie 944792100 zenbakian, bide telematikoa erabiliz, eta, bestela, Kontseiluaren webgunean: www.crl-lhk.eus.

-Modu orokorrean, Kontseiluko erakunde eta erabiltzaile guztiei eskatzen zaie, ahal dela, bide telematikoa, telefono bidezko bidea edo gure web-orria erabil ditzatela premiazkotzat jotzen duten edozein kontsulta edo izapide egiteko. Hori guztia zertarako eta koronabirusa hedatzen lagun dezakeen kontaktu fisikoa ahal den neurrian saihesteko.

-Era berean, eta PRECO-prozeduren eskaerak erregistratzeari kalterik egin gabe, haiei lotutako akzio judizialak egikaritzeko legezko epeak eteteko, ez da bilerarik edo topaketarik egingo gaur, martxoak 30, hasi eta hamabost eguneko epean.

-Gaur, martxoaren 30etik aurrera, Kontseiluak bertan behera utziko ditu hurrengo hamabost egunetarako deitutako bilera guztiak, bai PRECO Lanbide Arteko Akordioaren prozedurei dagokienez, bai negoziazio-batzordeei edo hitzarmeneko batzorde paritarioei dagokienez.

-Apirilaren 14tik aurrera, ikusteke dago zein den gertaeren bilakaera, eta ikusteke dago, bereziki, osasuneko alarma-egoera mantendu ala kentzen den; horren arabera, irizpide horiek berrikusiko dira.

Eskerrik asko zuen laguntzagatik.

Adeitasunez,

Tomas Arrieta Heras
LHK-ko Presidentea

back to top