LHK-ren premiazko komunikatua, koronabirusaren krisiari lotuta

Lan Harremanen Kontseiluak, deklaratu den osasuneko alarma-egoeraren aurrean, erakundeei, erabiltzaileei eta oro har jende guztiari honako erabaki hauen berri eman nahi die (denak sartzen dira agintari publikoek ezarritako jarraibide eta gomedioen markoan):

-Itxita egongo dira datozen hamabost egunetan, martxoaren 16tik aurrera, eta osasuneko alarma-egoera deklaratzen den bitartean, Kontseiluaren Arabako eta Gipuzkoako lurralde-egoitzak.

-Salbuespen gisa, Bizkaiko lurralde-egoitza irekita egongo da, informazioa emateko eta, hala badagokio, salbuespenezko egoerak ebazteko; egoitza 09:30etik 13:30era egongo da zabalik.

-Arabatik eta Gipuzkoatik datozen kontsultei telefonoz erantzungo zaie 944792100 zenbakian, bide telematikoa erabiliz, eta, bestela, Kontseiluaren webgunean: www.crl-lhk.eus.

-Modu orokorrean, Kontseiluko erakunde eta erabiltzaile guztiei eskatzen zaie, ahal dela, bide telematikoa, telefono bidezko bidea edo gure web-orria erabil ditzatela premiazkotzat jotzen duten edozein kontsulta edo izapide egiteko. Hori guztia zertarako eta koronabirusa hedatzen lagun dezakeen kontaktu fisikoa ahal den neurrian saihesteko.

-Era berean, eta PRECO prozeduren eskaerak erregistratzeari kalterik egin gabe, haiei lotutako akzio judizialak egikaritzeko legezko epeak eteteko, ez da bilerarik edo topaketarik egingo gaur, martxoak 16, hasi eta hamabost eguneko epean.

-Gaur, martxoaren 16tik aurrera, Kontseiluak bertan behera utziko ditu hurrengo hamabost egunetarako deitutako bilera guztiak, bai PRECO Lanbide Arteko Akordioaren prozedurei dagokienez, bai negoziazio-batzordeei edo hitzarmeneko batzorde paritarioei dagokienez.

-Martxoaren 30etik aurrera, ikusteke dago zein den gertaeren bilakaera, eta ikusteke dago, bereziki, osasuneko alarma-egoera mantendu ala kentzen den; horren arabera, irizpide horiek berrikusiko dira.

Eskerrik asko zuen laguntzagatik.

Adeitasunez,

Tomas Arrieta Herás
LHK-ko Presidentea

back to top