Hitzarmen kolektiboen jarraipena. Eraginpeko langileen bilakaera hilez hil

Negoziazio kolektiboaren gainean egiten den jarraipena da, azken batean, Lan Harremanen Kontseiluaren azterlan nagusia. Jarraipen eta azterketa horren ondotik datoz, hain zuzen, bi hileroko txostenak, sei hileroko txostenak eta urteko txostenak, irakurri nahi dituenarentzako eskura direnak web honetan bertan: (http://www.crl-lhk.eus/eus/txostenak-eta-azterlanak).

Segidan datozen esteka eta orrialdeetan hilero-hilero informazioa emango dugu hitzarmen kolektiboen berritze-prozesuez, eta hitzarmenon eduki nagusiez.

Urtearen hasierako egoera abiapuntutzat hartuta (1), urtean zehar sinatuz doazen hitzarmen kolektiboak hilero-hilero jasota geratuko dira, ondorengo grafikoan ikusten denez, berde kolereko lerroaren marra zuriaren gainean (sakatu irudian handiago ikusteko).

Grafico 1 euskera enero

Bestalde, ondorengo grafikoetan negoziazio kolektiboaren egoeraren berri emango da, sexuaren arabera, lurralde-eremuaren arabera eta eremu funtzionalaren arabera; halaber, informazioa emango da indarrean diren hitzarmen kolektiboetan (ohiko indarraldian) adostutako lan-jardunaldiaren eta soldata-igoeren gainean.

 

 

<< Aurrekoa Hurrengoa >>

 

back to top