Negoziazio kolektiboaren egitura

Negoziazio kolektiboaren egitura aipatzen dugunean, negoziazio kolektiboaren eraginpeko langileen multzoaren azterketa eta zehaztapena eta EAEn aplikatzen diren hitzarmen kolektiboen eremu desberdinen araberako deskribapena esan nahi dugu.

Lan Harremanen Kontseiluak bi urtean behin egitura honi buruzko azterlan xehatua egiten du, xehetasunez ezagutu behar baita enpresa pribatuetako soldatako enpleguaren banaketa, enpresen jarduera nagusiaren arabera, eta enpresa, organismo eta instituzio publikoetakoa ere bai, datu hauek hitzarmenen bildumarekin alderatu ahal izateko. Jarraian eskaintzen diren datu eta grafikoek, 2014an egindako azterlanaren ondorioz egindako edukien eguneratzea dakarte.

Grafiko guzti hauetan ematen den informazioan, indarrean dagoen hitzarmena duten langileak eta lan erreforman xedatutakoa aplikatzearen ondorioz hitzarmena iraungita dutenak agertzen

Negoziazio kolektiboaren egituraren mapa (I)

Soldatako biztanleria osoa ez dago negoziazio kolektiboak araututa. Biztanleria horren zati bat lan baldintzak arautzeko akordioen eraginpean dago (funtzionarioak eta pertsonal estatutarioa) eta beste zati batek inoiz ez du izan hitzarmen kolektiborik. Beste alde batetik, 2012ko lan erreformaren aplikazioaren ondorioz, zenbait langilek hitzarmena iraungita daukate eta ez daude ezein hitzarmenen babesean. Etxeko enplegatuen araubide bereziari eragiten dioten azken aldaketek, talde honek duen enpleguari buruzko informazio estatistiko xehatuagoa edukitzeko bidea eskaini dute eta horregatik egoki iritzi zaio taldea txosten honetan arautu gabeko jardueren atalean sartzeari

Jarraian aurkezten diren grafikoetan, talde horietako bakoitzean eragindako pertsonen kopurua erakusten dira

Egitura1

 

<< Aurrekoa   Hurrengoa >> 

 

back to top